Skip to content

13. GJH – Premiazko neurriak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko.

2015eko abenduan, Parisen, mundu mailako akordio bat egin zen. Berotegi-efektuko gas isuriak (BEI) murrizteko behar ziren neurriak hartze aldera, zertarako eta planetako batez besteko tenperatura 2ºC baino gehiago ez igotzeko. Hori itzuliezineko unea baita, eta orduan, planetako batez besteko tenperaturak oreka berri bat bilatuko du eta etengabe igoko da harik eta 4 edo 6 gradu gehiago igo arte.

Irtenbide bideragarriak ditugu gure eskura, ingurumena gehiago errespetatuko duten jarduera ekonomiko jasangarriagoa sustatuko dutenak. Egungo egoera ikusirik, helburu anbiziotsuak dira eta ahalegin handia egin beharko da, egungo joera aldatuko badugu.

Ekonomia Soziala GJH honen abangoardian dago, Ekonomia Ekologikoarekin konpromiso argia duelako eta giza eskalaren araberako toki garapena sustatzeko logikarekin bat diharduelako. Gure ustez, ez da alferrekoa GJH honetan “premiazko” hitza agertzea; horrenbestez, premiazkoa da oso erakunde publikoek lurralde maila guztietan neurriak hartzea.