Skip to content

Barne-komunikazioa (COVID-19) 2020-04-24

Gure aktivitate produktiboa zati handi bat geldirik edo motelduta badago ere, Ekonomia Solidarioak martxan jarraitzen du. Hainbat taldetan aurrera egiten lagunduko diguten ekimenak eta alternatibak bilatzen ari gara. Sarean lan eginez, indartsuagoak izatea lortuko dugu. Lantzen ari garenaren aurrerapenak erakusten dizkizuegu hemen.


Azoka Etxetik

Covid19 agertu zenean zer egoeratan geunden jakiteko erakundeei bidali genuen Formularioaren bidez, proposamen bat sortu zen, eta REAS Navarra gisa jasotzea erabaki dugu: Ekonomia Solidarioaren Azoka birtuala egitea, zuen lana babestu eta ikusarazteko. “Feria DESSde Casa – Azoka Etxetik”.


Auditoria Soziala

Argi dago aurten ezin dugula Balantze Sozialaren kanpaina abian jarri, ezer gertatuko ez balitz bezala. Testuinguru horretan, hainbat lurralde-saretatik baloratu dugu nola egin genezakeen aurre aurten honi. Hurrengo botoian zerbait gehiago kontatuko dizuegu, eta hurrengo egunetan emango dizkizuegu xehetasun gehiago.


Hucha de colores

Erresistentzia-kutxa

REAS Nafarroatik eta Fiareko GITetik talde bat antolatu da ekonomia solidarioko entitateek COVID-19 delakoak eragindako krisien aurrean izan ditzaketen finantza-beharrak aztertu eta erantzuteko.

Parte hartu nahi baduzu edo ekarpen baten bat egin nahi baduzu, jarri harremanetan REAS Nafarroako STrekin.


Autokontsumoko baratzeen laguntza

Uste baduzu Nafarroako autokontsumoko baratzeetan nekazaritza lanak baimendu behar direla, beste erakunde batzuekin batera sustatu dugun eskaera hau sinatzera gonbidatzen zaitugu.