Skip to content

Barne-komunikazioa (COVID-19)

REAS Na-tik azken aste hauetan sortu diren edo indartu diren kanpaina politiko eta sozialak helarazi nahi dizkizuegu. Sare bezala iniziatiba hauekin bat egiten dugu.Uste dugu salbuespen-egoera hori bukatzerakoan aurkituko dugun egoera ekonomiko, politiko eta soziala oso konplexua izanen da eta erronkaz beteta egongo dela ere. Covid19ri eta haren kudeaketari gehitu behar zaizkio klima-larrialdia eta Europatik azkenaldian ezarritako eskubideen noraezean autoritarioa eta berme gutxikoa. Ekonomia Solidarioaren Printzipioen Gutunari jarraiki, eta Ekonomia Eraldatzaileekin dugun konpromisoa betez, gure ustez garrantzitsua den gizarte-ekimen hauek helarazten dizkizuegu. Zuen interesekoak izango direlakoan gaude, eta, hala bada, nahi duzuenarekin partekatu.

Talka Sozialeko Plana (Estatukoa)

Gizarte Eskubideen Gutuna (Euskal Herria)

Nafarroako Gizarte Larrialdia. (Nafarroa)


Sarearen egoera

Orain arte REAS Nafarroako erakundeen artean egiten ari garen inkestan, 14 erantzunen bidez, COVID-19REN eraginari buruzko iritzi hauek eman ditugu:

  • Erakundeen %25 inguruk etxetik telelanerako tresnen bidez egin dezake lan
  • Entitate gehienek ezin dute beren jarduera burutu edo oso eskala txikian.
  • Bertan lan egiteko ezintasuna dela eta, erakundeen erdiak baino gehiagok ERTE bat egin behar izan dute.
  • Entitate guztiek, batez beste, galerak izan dituzte: stocka, finantzarioak, laneko bajak…
  • Lankidetzaren bidez finantzaketa eta laguntza lortzeko beharra adierazten da.
  • Zenbait aukera aurkezten ari dira: arazoak bateratzea, banku etikoen bidezko kredituak, mailegu solidarioak, kontsumoa eta tokiko merkataritza sustatzea, ekonomia solidarioa ikusarazteko kanpainak…

Oraindik erantzunik izan ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan esteka honetan.


Salmenta eta alternatibak krisi garaian

Krisi garai honetan, bulegoari produktu eta zerbitzuen salmentara egokitzeko proposamenak iritsi zaizkio, ekonomia solidarioaren ildotik, hala nola geltoki-DENDA edo Ekoalde on line saltzea.

REAS Nafarroan, ahal den neurrian, erakunde bazkideei lagundu nahi diegu zuen lana agerian jartzen konfinamendu-garai hauetan eta Covid19k eta haren kudeaketak ustez izango duten krisi sozioekonomikoan.

Horretarako, formulario txiki hau prestatu dugu, eta bertan adierazi nahi dizuegu martxan jarraitzen duzuen produktu/zerbitzu edo on line ekimenak (prestakuntza, saioak, materialak, kanpainak…) egiten ari zareten.

Datu horiekin, sare sozialetan banatuko ditugun informazio-pilula txikiak egingo ditugu.Formulario


Besteak