Skip to content

CO2 aztarna konpentsatzeko basoberritze jardunaldia

Martxoaren 18an, larunbata, Soraurenen, REASeko entitateek basoberritze-jardunaldi bat egingo dute beren karbono-aztarna konpentsatzeko. Herritar guztientzat zabalik dagoen jarduera da, aldez aurretik izena emanda eta Soraurengo Arbolaren egunarekin koordinatuta dago.

REASbasotze ingurumenarekin konprometitutako jardunaldia da, eta REAS Nafarroak antolatzen du Nafarroako Ekonomia Solidarioaren Sareko entitateek euren karbono-aztarna konpentsatu dezaten.

“Ekonomia Solidarioak natura aitortzen du eskubideen subjektu gisa, eta, beraz, izaki bizidunak eta bizitzaren ugalketa prozesu sozial eta ekonomiko ororen erdigunean jartzen ditu”. Hala jasotzen du Ekonomia Solidarioaren Printzipioen Karta berrituak, non “Planetaren muga biofisikoak” onartzen diren eta, horregatik, “ekosistemen sostengua” sustatzen den. Horregatik, REASek CO2 aztarnaren kalkulagailua bultzatu du, gure inpaktuaz jabetzeko aukera ematen digun tresna, hura murrizteko eta ezinbestekoa dena konpentsatzeko lehen urratsa.

Basoberritzeko jardunaldia
Agrestarekin, Nafarroako REASeko kide den kooperatibarekin lankidetza estuan, baso-berritzeko hau bultzatu du REASek, non ehunka zuhaitz landatuko diren Soraurenetik gertu dagoen hektarea bateko lursailean. Baso-berritzeak ingurumen-iraunkortasuneko irizpide guztiak beteko ditu, eta baso-profesionalek gainbegiratuko dituzte.


📍Hitzordua martxoaren 18an, larunbata, izango da, 🕙 10: 00etan, Sorauren plazan.

Antolakuntzak beharrezkoak diren laneko tresnak eramanen ditu, eta 🥖 haimaketako bat parte hartuko duten pertsona guztientzat.

14.00k arte egonen gara, gutxi gora behera.

[Landaketa tokia ikusi]

Iruñetik modu jasangarri batean joateko interesa duenarentzat, irtetea kolektiboa proposatzen da (klikatu esteka edo ikusi mapa beherago):

🚶🏽 Oinez 9: 00etan Arreko Trinitatetik (Atarrabian)

🚲 Bizikletan 9: 30etan Arreko Trinitatetik (Atarrabian)

Oinez edo txirrindulaz joateko:

Landaketaren lokalizazioa