Skip to content

Deskarbonizazioa orain!

Nafarroako Klimaren aldeko Aliantza klima-aldaketaren aurkako borrokan berehalako ekintza sendoak eskatzen dituen mugimendu globalaren parte da.

Gobernatzen gaituzten erakundeek – Europar Batasunak, Espainiako Estatuak eta Nafarroako Foru Komunitateak – larrialdi klimatikoa deklaratu dute ofizialki eta publikoki. Nafarroako Gobernuak ere 2019ko irailaren 25ean egin zuen, duela lau urte. Larrialdi batean gaude, baina ez dugu horrela jokatzen.

Estatuan izandako uzta-galerak (sistema kapitalista honetako prezioen igoera saihestezinarekin) eta Mediterraneoko ekaitz basatiak, batez ere Grezian eta Libian, Europan inoiz izandako suterik larrienak jasan eta bi astera, nahikoa erakusgarri izatea espero dugu. Tenperatura globalaren igoera-mailaren gradu zati bakoitzak milaka pertsona eta espezie hil esan nahi du, eta, jakina, gainerakoentzako biziraupenaren aldeko borroka-egoera izugarri bat.. 2020an 30 milioi errefuxiatu klimatiko baino gehiago izan ziren larrialdi klimatiko honetan erantzukizun gutxien izan duten herrialdeetan.

Zerbitzari publikoei eskatzen diegu legebiltzarretan eztabaidatu eta legeak egin ditzatela, modu arduratsuan joka dezaten, onartutako larrialdi klimatikoaren arabera. Adostasun zientifikoa erabatekoa da: azkar eta etengabe jardun behar dugu hondamendia saihesteko. Badakigu egin dezakegula. Duela hiru urte eskas, Covid 19ko osasun-larrialdiak bat-bateko aldaketak eragin zituen gure sistema sozioekonomikoan eta gure eguneroko ohituretan. Larrialdi klimatikoa askoz handiagoa da, eta arriskuan jartzen du milioika pertsonaren bizitza, baita gure ekosistemak, eta gure elikadura-sistema ere.

Arrazionaltasuna eta sen ona, aurreikuspena eta zuhurtasuna, elkartasuna eta justizia besarkatu behar ditugu. Horretarako, ate birakarien jokoa edo korporazio handien eta lobby kapitalisten mesedeak edo laisser-faire gelditu behar dira.

Nafarroako ekonomia erregai fosilen eta mineralen (batez ere esportatuak) digestore handia da, eta berotegi-efektuko gasen isurketa-kopuru handiak eragiten ditu. MITECOren arabera goranzko joera mantentzen da.
Arduradun politikoak, erabili eskura dituzuen baliabideak bizitza ahalbidetzen duen ingurunea babesteko, egungo eta etorkizuneko biztanleriaren sufrimendua minimizatzeari begira. Erregai fosilen kontsumoa ahalik eta gehien murrizteko, larrialdi-ekonomiari eta alferrikakoaren mugaketari dagozkion errezetak aplikatu behar ditugu – pertsona aberatsenen bizimoduak ez dira bateragarriak bizitzarekin. Batzuek besteek baino gehiago agortzen dugu Lurra, gure basaki kontsumoaren sortutako zaborra xurgatu ezinik.

Komunikabideak, hitz errazak eta argi-jokoak alde betean utzi behingoz. Egoeraren seriotasunari aurre egin behar duzue. Iritzia sortzen duzue, joera sortzen ere, eta eragina izan dezakezue politiketan. Ausardiaz jokatu, zuen lanbideari eta informatzeko betebeharrari erantzuteko garaia da, eta ez inbertitzaileen eta iragarleen mahaiei erantzuteko.

Guk, langile klaseko pertsona arruntok, indarrez presionatu behar dugu klase pribilegiatuen gutizia mugatzeko. Elkarrekin lan egin dezagun gure herri eta hiriak, gure basoak, gure ibaiak eta gure itsasoak, izaki ezberdin eta beharrezkoen zurbiltasunaz dardaraka jarrai dezaten. Sua itzaltzen ez bada, sugarrek dena irentsiko dutela dakienaren irizpide onerako deia egiten dugu.
Alternatiba asko jar daitezke martxan, mugikortasun publiko eta/edo kolektibizatu batetik abiatuta, ingurumen-inpaktu txikiko edo gabeko energia berriztagarrien aldeko apustuak, hurbileko agroekologia, beharrezko kudeaketa berrietarako lan berriak… Baina gaur, irailaren 15ean, klimaren aldeko nazioarteko mugimenduak bere ahotsak batzen ditu erregai fosilen erabileraren amaiera eskatzeko, ez baitago ez errepiderik, ez aireporturik, ez espazio-bidaiarik honetatik aterako gaituenik

Tags: