Geltokiko Ekoizletik Ahora izeneko dastaketak hilean bi ostegunez egiten dira arratsaldez. Bi helburu ditu: batetik, Nafarroako ekoizleen lanaren balioa nabarmentzea eta, bestetik, tokiko kontsumoaren alde egiteak duen garrantziaren inguruan kontzientziatzea. Ekitaldiak azpimarratu nahi du hiriak eta landak elkarlanean aritu beharra dutela, eta zeinen eragin handia duten gure erabakiek herrietako bizitzak aurrera egin dezan, landa-eremuko proiektu txikiei lagunduz. Ekitaldi bakoitzean Nafarroako bi ekoizlek parte hartzen dute, beren produktuak aurkezteko eta gonbidatutako beste ekoizlearen produktuekin konbinatzeko. Orain arte, konbinazio interesgarriak gozatzeko aukera izan dugu, hala nola garagardo artisaua eta Idiazabal gazte, ogi glutenik gabea eta 0Km-ko bustigarriak, hestebeteak eta ardo ekologikoa, eztia eta ahuntz-gazta, eta mermelada artisauak eta jogurt ekologikoak. Produktuak dastatzeaz gain eta elikagai bakoitzaren berezko ezagugarriak ezagutzeaz gain, bertaratzen den jendeak lehen eskutik ezagutzen ditu ekoizleen bizimoldea eta lana. Beraz, ekitaldi interesgarria, betiere egokitua, osasun neurriak betetzeko. Aurrez eman behar da izena Geltokiko webgunearen bidez (www.geltoki.red).
Categories: Kategoriarik gabe