Reas Nafarroak parte hartu du Nafarroako Gizarte Erakundeen Plataformarekin (Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Sareak, Nafarroako GGKEen Plataformak, Cerminek eta REAS Nafarroak osatua) Pobreziaren eta Desberdintasunaren aurkako Nafarroako Ituna (2021 – 2030) negoziatzen eta Nafarroako Parlamentuarekin sinatzen. Lan horren bidez, Garapen Iraunkorreko 17 Helburuen azterketa sakona egin genuen, Ekonomia Solidarioaren ikuspegitik hain zuzen ere.

⏰ Lan hori martxoak 3tik martxoaren 21era, Geltokin izango duzue ikusgai. Han, GJHetan sakontzeko aukera izango duzue, bai eta ekonomia solidarioa helburu horien abangoardian zergatik dagoen ere.

? Halaber, martxoaren 17an (asteazkena), 19:00etan, topaketa bat egingo dugu (presentziala eta on line): “Beharrezko trantsizio ekosoziala. aukerak eta mehatxuak”.

Categories: Berria