Hainbat talde ari gara lanean (REAS Nafarroa, SOS Arrazakeria, Sodepaz eta Mugarik Gabe) hezkuntza ez formaleko hainbat kolektiborekin kontzientzia kritikoa eraikitzeko eta mundu solidarioago eta bidezkoagoaren aldeko borroka pizteko eta, era berean, komunitatearen eta ingurumena zaintzearen aldeko alternatibak bilatzeko.

Proiektuaren bidez, gainera, topaguneak sortu eta sustatu nahi ditugu jatorri eta adin ezberdineko jendearen artean. Kulturen eta belaunaldien arteko harremanek dakartzaten aniztasunean eta aberastasunean oinarritutako prozesuak eraiki nahi ditugu.

Prozesu honetan, kolektiboen eta haien hartzaileen beharrak eta kezkak ditugu abiaburu, betiere jakinik nola eragiten diguten sistema eta aldaketa sozioekonomikoek, eta jakinik ere, nola duten eragina gure tokiko ekintzek ekintza globalean. Hamaika gai landu ditzakegu, hala nola giza eskubideak, feminismoak, elkartasunezko ekonomia, arrazakeriaren aurkako borroka, kontsumo arduratsua, kultur identitateen arteko bizikidetza eta beste; beraz, horiei buruzko interesa baduzue, poz-pozik lan eginen dugu elkarrekin!

Argibideetarako:http://mugarikgabenafarroa.org/tejiendo-solidaridad-auzotik-mundura/

Idatz iezaguzu info@mugarikgabenafarroa.org helbidera edo deitu 633 41 23 48ra