Skip to content

Garaia da,egin ezazu Auditoretza Soziala eta erakutsi bihotza harrotasunez

Udaberri/udaro bezala, Ekonomia Sozial eta Solidarioko enpresok gure proiektukideekin saretzeko aukera dugu Auditoretza Sozialaren tresnak eskaintzen digun prozesuaren inguruan. Horrekin, elkarrekin topo egin dezakegu eta gure praktiken ebaluazio kolektibo hau egin, elkar hobeto ezagutzeko eta hobetzen jarraitzeko.

Duela hamarkada batetik REAS Sareen Sarea sustatzen ari den Auditoria Sozialaren kanpaina ireki da. Hasteko, beraz, elkartzeko eta ospatzeko unea dugu, gure printzipioekin eta jardunbide egokiekin kolektiboki topo egiteko, egiten dugunaz eta garenaz jabetzeko. Horrek markatzen duelako gure desberdintasuna. Beraz, ez galdu denbora…, egin Auditoria Soziala eta gozatu udaberriaz!


Zer interes du erakunde batentzat auditoretza soziala egiteak?

  • Autoebaluazioa egiteko eta barne-funtzionamendua etengabe hobetzeko lan egiteko aukera ematen du.
  • Balioak komunitateari hobeto komunikatzen laguntzen du.
  • REAS, ekonomia solidarioa eta merkatu sozialaren eragina ikusaraztea.
  • Administrazioek eta herritarrek ESSren erakundetzat hartzea ahalbidetzen du.


Zer berrikuntzak daude aurten?

  • Autonomoentzako Auditoretza sozial berria. Pertsona fisikoak diren erakundeen laguntzarekin, proiektu horietan zer alderdi neurtu behar ditugun identifikatu dugu, ekonomia sozial eta solidariokoak izan daitezen.
  • Gainera, Ekitatea eta Demokrazia blokeko zenbait galdera birformulatu ditugu, parte-hartzeari, erantzukizun-karguei eta aniztasunari buruzkoak, ESSko erakundeen barruan, printzipio horretan gehiago sakontzeko.
  • Nafarroan bi urtean behin egiten den bezala, Auditoriak langileentzako galdetegi kualitatiboak biltzen ditu.

     

Jakinarazten dizugu datuak biltzeko kanpainaren gehienezko epea uztailaren 31n amaitzen dela.