Hurrengo legegiltzaldirako alderdi politikoei eskatzen diegu beren hauteskunde-programetan eta hauteskundeen ondoko akordioetan pertsona ahulenen egoera hobetzeko eta gizarte-desberdintasunak ezabatzeko politika publikoak gara ditzatela, herrialde guztietako pertsona guztien giza eskubideak, eskubide sozialak eta ekonomikoak bermatuz.

Gizarte Erakundeen Plataforma (GEP) osatzen dugun

  • Nafarroako Gobernuz kampoko erakundeen koordinakundea
  • Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako nafarroako sarea,
  • CERMIN Desgaitasunaren bat duten pertsonen erakunde ordezkarien Nafarroako batzordeak
  • REAS ekonomia alternativo eta elkartasunezkoaren sarea

hauteskunde autonomiko eta lokal hauetarako dituzten erreibindikazioak helarazteko komunikabideak deitu dituzte gaur goizean.

Hurrengo lau urteetako lanari begira, une honetan hartu behar dira konpromisoak argi eta garbi, bai hauteskunde-programetan, bai ondorengo akordioetan.

Horregatik guztiagatik plataformatik gogorarazi nahi izan dute agintera etiko, sozial, politiko eta ekonomiko bat existitzen dela, gure erkidegoko pobrezia eta desberdintasuna desagerrarazteko eta herrialde pobreekiko konpromisoa lortzeko. Helburu nagusi hori Agenda 2030en garapen iraunkorraren helburuetan oinarritzen da.

Pobreziaren aurkako konpromisoak eredu ekonomiko solidarioak indartzea eskatzen du, pertsonei lehentasuna emanez eta ez etekinak maximizatzeari. Beharrezkoa da tokiko ekonomiaren aldeko apustua egiten duten enpresak eta ekimenak indartzeko politikak egitea, enplegu duinak bermatzen dituztenak, bazterketa-arriskuan dauden eta ingurumen-konpromisoa duten pertsonei aukerak ematen dizkietenak. Pobrezia eta bazterketa sortuko ez dituen eredu ekonomikoa bultzatu behar da, aberastasuna banatzen eta gizartean txertatzen lagunduko duena, halaber, beharrezkoa da nazioarteko eta garapenerako lankidetzarako politika bat, estatu edo eskualde bakoitzaren interes ekonomikoak gaindituko dituena eta truke-moneta bihurtuko ez dena.

Gogorazi dute 2021-2030 Pobreziaren eta Desberdintasunaren aurkako Nafarroako Ituna ezarri zela ibilbide-orri gisa.

Gizarte Erakundeen Plataformak eta parlamentuan ordezkaritza duten talde politiko guztiek sinatutako hitzarmena izan zen, non, gobernuan edo/eta Parlamentuko ordezkari gisa edozein egon arren itunarekin jarraitzeko kompromezua sinatu zen. Plataformatik espero dute itunean jasotako guztia betetzea eta Legebiltzarrak hartutako konpromisoak onartzea.

Alderdi politikoek pertsona ahulenekin benetako konpromisoa izatea eskatu dute. Konpromiso hori etorkizuneko programa-akordioetara zabaltzea, pobrezia- eta desberdintasun-egoeretan dauden pertsonen beharrei erantzuteko politika publikoak egokituz eta sustatuz. Gizarte babesaren, eredu ekonomiko alternatibo eta solidarioaren, garapenerako lankidetzaren eta ingurumenaren defentsaren bidez pertsona guztien gizarteratzea bermatzen duten politika publikoak behar ditugula defendatu dute.