Skip to content

Pobreziaren eta desberdintasunaren aurkako lehendabiziko elkarrizketa

Lehengo astelehenean, apirilak 25ean, REAS Nafarroatik, Nafarroako Gizarte Entitateen Plataformako kide gisa, Nafarroako Parlamentuan izandako topaketa batean parte hartu genuen, Pobreziaren eta Desberdintasunaren aurkako Nafarroako Itunaren esparruan.

Image

Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren Kontrako Sareko, GGKEen Koordinakundeko eta CERMINeko lagunekin batera, Itunean jasotako gaiei buruzko 3 elkarrizketetan parte hartzen dugu. Lehendabiziko sesio horretan, Alessandro Gentile soziologian doktore eta Zaragozako Unibertsitateko irakasleak eman zuen sarrera.

Image

Hitzaldiaren ondoren, “hausnarketa-gune bat” sortu zen, Jon Echeverría, Gizarte Erakundeen Plataformako kideak moderatuta. Topaketan, Banu Taldea edo Traperos de Emaúseko kideek parte hartu zuten, Ganberan ordezkaritza duten talde politiko guztietako kideak ere eta Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa, Mari Carmen Maeztu, Gizarte Eskubideen sailburua eta Mikel Irujo, Ekonomia eta Enpresa Garapeneko sailburua.