Skip to content

REAS Nafarroak antolatutako Ekonomia Solidarioaren XIV. Jardunaldietako 6 Printzipioen arabera aztertu ditugu Teknologia Berriak eta Kapitalismo Digitala

6P edo sei printzipio horiek Ekonomia Solidarioaren Gutunaren 6 printzipioak dira: Ekitatea, Lana, Ingurunearekiko Konpromisoa, Ingurumen Jasangarritasuna, Lankidetza, eta Irabazi-asmorik eza.

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren oinarria dira. Printzipio horiek bizirik daude, etengabe ari dira aurrera egiten, eta haien eraginez, Ekonomia Solidarioa pertsonak ardatz dituen komunitatea eraikitzeko modua da, benetako giza, gizarte eta ingurumen jasangarritasunean oinarritutakoa. Printzipio horiek oinarri harturik, beraz, unibertso digitala osatzen duten elementu nagusiak aztertuko ditugu.

Hardwarea, hau da, tresnak, terminalak, ukitu dezakegun huraxe. Hardwarea egiteko, mineral jakin batzuk behar dira, baina urriak dira, eta haien erauzketan badira interes ekonomiko, politiko eta militar handiak. Osagaien fabrikazioa, batzuetan, lan-baldintza kaxkarretan egiten da. Eta zaharkitzeak etengabe berritzera behartzen gaitu. Zer alternatiba ditugu horren aurrean?

Softwarea, hau da, programak, makinak funtzionarazten dituena. Konpainia gutxi batzuek softwarearen zati handi baten kontrola dute munduan, sistema eragileen eta web aplikazioen bidez. Horren aurrean, Ekonomia Solidarioarekin bat datozen kooperatibak ere badaude.

Konektibitatea. Gaur egun konexiorik ez baduzu, informazioaren zati handi bat galduko duzu, bai eta komunikazio-aukeren zati handi bat ere. Alternatibak aukera kooperatiboetatik ikusiko ditugu, inor kanpoan ez uzteko.

Pertsonak. Lehentasuna izan beharko lukete, baina aplikazio batzuen xedea da pertsonen lanaz baliatzea, pertsonen bizitza hobetzeko erabili beharrean.