Skip to content

Villa Javier, ezinbesteko proiektu solidarioa Nafarroako Erriberan

Tudela Comparte Villa Javier proiektuaren erakunde sustatzailea da, non Ekonomia Solidarioaren printzipioak praktikan jartzen dituzten. Horren helburua da pertsona ahulenei arreta ematea hainbat arlotan, hala nola elikaduran, prestakuntzan edo gizarteratze eta laneratzean. Manuel Campillok bideo honetan azaltzen digu nola txertatzen duten Ekitate printzipioa bere egunerokotasunean.

Tudela Comparte Fundazioa 2015ean sortu zen, pertsona talde batek 2008ko krisi ekonomikoaren ondorioei buruz hausnartu ondoren. Krisi horretan desberdintasun sozialak areagotu egin zirela eta haustura soziala izateko arrisku handia sortu zela ondorioztatu zuten.


“Pobrezia larriaren” indizea %15,6koa zen 2021ean Tuteran, Nafarroako batez bestekoa %11,7koa izanik. Erriberan langabezia ere handiagoa da, eta batez besteko errenta txikiagoa da Nafarroako datu orokorrekin konparatuz. Datu horiek Nafarroako iparraldearen eta hegoaldearen arteko desoreka erakusten dute.
Tudela Comparte pobreziaren eta desberdintasunaren aurka borrokatzeko sortu zen, bazterkeria handiko egoeran dauden pertsonei eta taldeei arreta emanez elikadura, aholkularitza, prestakuntza eta trebetasun sozialak eskainiz, eta, ondoren, haien berreskuratze eta gizarteratze prozesuan laguntza pertsonalizatua emanez.

Lan guzti horren parte handi bat Villa Javier espazio fisikoan egiten da. Jantoki sozial bat dago, “Hazitegia” izeneko prestakuntza gela, ludoteka, “El capacico” autozerbitzu denda…


Gainera, Tudela Compartek Erriberako hiriburuko Gizarteratzeko eta Laneratzeko lehenengo enpresa sortu du, Mejana Gourmet izenekoa, non Villa Javierreko erabiltzaile zaurgarri batzuk enplegatzen diren. Era berean, egunero plater anitz eta osasungarriak eskaintzen dizkie herritarrei, El Obradorren, eta 6 baratze ekologiko kudeatzen ditu La Mejanan.