Skip to content

XIV Jardunaldiak (Ekonomia Solidarioa) Teknologia berriak eta ekonomia solidarioa: konektatu 6P-etara

Teknologia berriak, kontsumorako objektu gisa, ekonomia solidarioaren eta haren 6 printzipioen ikuspegitik aztertu behar dira (ekitatea, enplegua, ingurunearekiko konpromisoa, irabazi-asmorik eza, ingurumena eta lankidetza). Ikuspegi horretatik, teknologia hiru alderditatik behatuko dugu, haien arteko erlazioak ikusteko.

Hardwarea, hau da, ekipoak, terminalak, jo dezakeguna. Bere eraikuntzan mineral urriak behar dira, hauen erauzketan interes ekonomiko, politiko eta militar indartsuak daudelarik. Batzuetan, lan-baldintza eskasetan fabrikatzen dira osagaiak. Eta zaharkitzeak etengabe berritzera behartzen gaitu. Zer aukera ditugu horren aurrean?

Softwarea, programak, makinak funtzionarazten dituena. Konpainia gutxi batzuek dute softwarearen zati handi baten kontrola munduan, sistema eragileen eta web aplikazioen bidez. Horren aurrean, ekonomia solidarioarekin bat datozen kooperatibak ere badaude.

Konektibitatea. Gaur egun konexiorik ez baduzu, informazio eta komunikazio-aukera asko galtzen dituzu. Kooperatiben aukerak ikusiko ditugu, inor kanpoan ez uzteko.

Pertsonak. Lehenengo gauza izan beharko lukete, baina batzuetan pertsonez lanez baliatzeko aplikazioak daude, bizitza hobetzeko erabili beharrean.

Agenda

Agenda

1. saioa (06/01): Hardwarea: “Teknologia zerbitzura eta ez pertsonen kontura”

Data: ekainak 1, asteartea

Ordua: 19:00

Tokia: Geltokiko atondoan eta online

  • Electronics Watch kanpaina – Setem Electronics Watch erakundeak egiten duen Bidezko Elektronika kanpaina aurkeztuko digute.
  • Reciclanet – Birziklatze elektronikoa Ekipo informatikoak berreskuratu eta berrerabiltzeko eta hedatzeko proiektuak garatzen dituzte

2. saioa (06/02): softwarea: “Plataforma libreak mundu merkantilizatu batean”

Data: ekainak 2, asteazkena

Ordua: 19:00

Tokia: Geltokiko atondoan eta online

  • Pangea – Leandro Navarro Elkartea, Interneteko tresna etiko eta solidarioak zabaltzen eta sortzen dituena.
  • Framasoft – Stéphane, Interneteko zerbitzu alternatiboak sustatzen eta sortzen dituen herri-elkartea.

3. saioa (06/08): konexioa: “Alternatiba komunitarioak”

Data: ekainak 8, asteartea

Ordua: 19:00

Tokia: Geltokiko atondoan eta online

4. saioa (06/09): Pertsonak. “Lana eta kontsumoa zure app-aren atzean”

Data: ekainak 9, asteazkena

Ordua: 19:00

Tokia: Geltokiko atondoan eta online

  • Liburuaren aurkezpena: “Cuando tu jefe es una app” – Imanol Miramón – Katakrak argitaletxea
  • Ziclo-P ziklomentsaje-kooperatiba eta janaria banatzea

Elektronika sortzaileko tailerra berdintasunean.

Womenteck Emakume, Zientzia eta Teknologia Elkarteak emanda

Doakoa

Data: ekainak 4, ostirala

Ordua: 18:00

Tokia: Geltokiko atondoan

  • Familientzako tailerra (pertsona heldu batek lagunduta). Elkarrekin maskota interaktibo bat sortuko dugu birziklatzeko materialekin eta elektronikako oinarrizko materialekin.
  • Gutxieneko adina: 6 urte
  • Genero-gaietan sentsibilizazio berezia duen tailerra denez, nesken parte-hartzea lehenetsiko da, gutxienez % 50eko partaidetza ziurtatzeko.
XIV Jornadas de Economía Solidaria

Jardunaldiak honako hauek babesten dituzte:

Finantzaketa: