Skip to content

Menbresia-aldaketaren prozesua

Kontestua

2023aren amaieran, REAS Nafarroak bere estatutuak egokitu zituen ofizialki, antolamenduaren, praktikaren, ikusaraztearen eta konpromisoaren ikuspegitik gero eta beharrezkoagoa zen jardunbidera. Nafarroako Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak 20 urte eman ondoren, eta hausnarketa- eta partaidetza-prozesu ireki baten ondoren, REAS Nafarroako bazkide izateko modua modu bakar batean bateratzea erabaki zen: beraz, desagertu egin dira eskubide osoko bazkide eta bazkide laguntzaileak. Hemendik aurrera, Sareko kide modu bakarra baino ez da egonen.

Gure ustez, aldaketa hori ez da orain arte eskubide osoko kide zirenei eragiten diena, laguntzakoak direnei baizik. Beraz, egiten ari garen aldaketa eta prozesua zaindu nahi ditugu. Horregatik testu honek Ohiko Galdera gisa balio izatea nahi dugu eta zuekin topo egitea zalantzak dituzuenontzat proposamen gisa planteatzen dugu ere.

Gauzak kontuan izateko

Auditoretza Soziala

2024ko Auditoretza Soziala egin beharko da: izurik gabe, jarraipena eta laguntza egongo dira, zalantzak kontsultatu ahal izango dira, eta banakako saioez gain, saio kolektiboak ere plantea daitezke.

Kuotarena

Kuota ez da arazo bat izanen. Lehenengo urtean, daturik ez dagoenez, kuota urteko 150 €-koa izango da, hau da ordaintzen den kuota minimoa. Horrek zailtasuna ekarriko balu, laguntza-erakundeentzako kuotari eutsiko litzaioke (60 €). Ez izan zalantzarik eta esan zer iruditzen zaizuen.

Parte-hartzea

Sare batean parte hartzea kuota ordaintzea baino askoz garrantzitsuagoa dela uste dugu. Estatutuak aldatzeko prozesuan batzarretara joateko gutxieneko partaidetza zehaztu zen, urtean bi baitira. Badakigu agendek ez dute beti horretarako aukerarik ematen, eta erakundeen posibilitatei eta ezaugarriei ere erantzun behar zaie. Horrela, erakundeen erantzukizuna da lantzen diren gai garrantzitsuen berri izatea, aldez aurretik edo ondoren parte hartuz eta/edo botoa beste erakunde baten esku utziz (halakorik balego).

Jakin badakigu Sareko erakunde edo entitate askok gizarte-eraldaketako beste zirkulu batzuetan parte hartzen dutela, eta tamalez, denbora mugatua dela; beraz, parte hartzeko baldintza hori beste ingurune batzuetako lanarekin konpon daiteke. Partaidetza horrek REAS ere aberasten duela uste dugu, eta, beraz, interesgarria da erakunde bakoitzak bere inguruan egiten duen lana ezagutzea.

Ez da beharrezkoa laguntzekoak diren erakundeek Sareko erakunde baten abala aurkeztea; baldintza hori erakunde berrientzat baino ez da.

REAS ezagutzeko dokumentu interesgarriak:

REASek parte hartzeko eskuliburua:

REAS Nafarroako estatutuak

Ekonomia Solidarioaren Printzipioen Gutuna

Ikus: https://www.economiasolidaria.org/carta-de-principios-de-la-economia-solidaria/

Kuotak

Kuotaren ordainketa dokumentu honetan arautzen da:

Erabaki duzu?

Zure erakundeak menbresia eguneratzea erabaki baduzue, jarri harremanetan bulegoarekin eta bidali eskatutako dokumentazioa prozesua formalizatzeko. Lehenbailehen egitea gomendatzen dizugu, datorren otsailaren 23ko batzarrean aztertu ahal izateko.



Bai, ados gaude gure kide izatea eguneratzearekin
Zalantzak ditut, nahiago dut informazio/denbora gehio

Beharrezko dokumentazioa

Prozesua formalizatzeko, honako dokumentazio hau bidali beharko zeniguke bulegora:


Datuen fitxa.rtf: Zuen proiektuari buruzko informazioa. Erakundeari buruzko informazioa webgunean sartu ahal izateko batez ere. Datu ekonomikoak Ekonomia Solidarioko erakunde guztien eraginaren zenbaketa egiten dugunerako dira. Datu ekonomiko horiek ez dira argitaratzen.

ficha-de-datos Deskargatu

Ordena SEPA: kuotak biratu ahal izateko

OrdenSEPA Deskargatu

Eskaera formala.

SolicituddeCambiodemembresiaReasnavarra Deskargatu

Ez da beharrezkoa laguntzekoak diren erakundeek Sareko erakunde baten abala aurkeztea; baldintza hori erakunde berrientzat baino ez da.