Amazon Planto. Stop Amazon

Ahots askok proposatzen dute merkataritza elektronikoan ari den transnazional erraldoi nagusiari boikota egitea. Kontua da Amazonek %70 diru-sarrera gehiago izan dituela azken urte honetan. Oraindik ere ez dago kalkulu ofizialik merkataritza elektronikoaren inpaktuaz, baina argi dago, dinamika horren eraginez eta egungo mugikortasun-murrizketen ondorioz, kaltetu nagusiak tokiko saltokiak direla. Horrez gain, Read more…

Kontsumitu Barnean

Zer gertatuko litzateke, Ekonomia Solidarioak Ekonomia Solidarioaren barnean kontsumituko balu ahalik eta gehien? Barne kontsumoak Ekonomia Sozial eta Solidarioaren baitan duen indar eraldatzailea agertzea da kanpainaren helburua, kontuan harturik gaur egun sekulan baino garrantzitsuagoa dela bai elkarrekiko laguntza, bai sareak indartzea. Horrenbestez, gure ohiko kontsumoak mantentzen jarraitzea da kide gaituen Read more…

Diru Sozialak eta eragina lurraldean.

Diru sozialak ez du diru ofiziala ordeztu edo ezabatu nahi (euroa, guri dagokigunez), baizik eta alderdi sozial onuragarri batzuk garatu, tokiko ekonomiaren bidez: lokarri sendoak sustatzen ditu ekoizleen, saltokien eta kontsumitzaileen artean; hainbat gizarte eragile engaiatzen ditu tokiko garapenean, zeren, bati onura dakarkion gauza onuragarria ere baita gainerakoentzat. Horrez gain, Read more…

Zertaz ari gara jasangarritasunaz mintzo garenean: greenwashing kapitalistatik benetako alternatibetara.

Elkartasunezko Ekonomiak abiaburu dauka giza jarduera orok naturarekin duela lotura, baita ekoizpenak eta ekonomiak ere. Beraz, funtsezkoa da naturak dituen eskubideak aintzat hartzea, abiapuntu gisa, eta funtsezkoa ere, jasangarritasuna gure ekintza guztietan txertatzea, gure eragina ebaluatuta eta murriztuta, eta zainketaren eta nahikotasunaren etika sustatuta. Ekonomia Ekologistek zer esan handia dute Read more…

Komunaren defentsan, sare kolektiboak eta elkarrekiko laguntza.

Hainbat saretan, lanean ari dira bizitza erdigunean kokatzeko, bai eta bizitza jasangarria ahalbidetzen duten prozesu guztiak ere, bi helburu gogoan: batetik, ez dadila kapitala izan antolamendu sozioekonomikoaren erdigunea, eta bestetik, antolamendu mota horrek dakartzan bazterketak eta esplotazioa desagerraraztea. Kooperatibismoa, sindikalismoa, militantzia, zainketak, gizarte bazterkeriaren aurkako eta Eskubide Sozialen aldeko borroka. Read more…

Baner FSMET

Ekonomia Eraldatzaileen Munduko Foro Soziala.

Ekonomia Eraldatzaileak kontzeptuan gizartea eta ekonomia eraldatzeko proposamenak biltzen dira, guztiak ere globalizazioaren aurkako mugimenduei eta aldarrikapen altermundistei oso lotuak, eta bestelako bizimoldeak dakartza berarekin, bai eta bestelako lan moldeak eta kontsumo moldeak ere, eta ekonomia egiteko beste molde batzuk ere bai. Tradizionalki lau talde handi dira: Ekonomia Solidarioa, Ekonomia Read more…

Sarrera: borroka sozialak, mugarri 2020an Ekonomia Solidarioa / Ekonomia Eraldatzailea

2020. urtea mugarri izan da benetan. Ekonomia Solidarioan ari garenok egungo ekonomia-eredua aldatu beharra aldarrikatzen dugu, haren oinarriak kaltegarriak baitira, hots, erauzketa hutsa, natur ondasunak neurri gabe eta gaizki erabiltzea, jendearen esplotazioa, eta hainbat arlotan eragiten den zapalketa, hala nola generoan, klasean eta arrazan. Horrez gain, aldaketa sozial eta politikoaren Read more…