Erakunde eta enpresa sorta zabal bat gizarte eta ingurumen arloko helburu esplizituek1 bultzaturik ari dira ondasun eta zerbitzuak ekoizten eta banatzen, betiere lankidetzan, elkartasunean, etikan eta autokudeaketa demokratikoan oinarriturik. Ekonomia Solidarioa, hain zuzen, horri esaten zaio.
Garapen Jasangarriko Helburuetara hurbiltze aldera, beharrezkoa da egungo paradigma aldatzea alde guztietatik begira, hau da, soziala, politikoa eta ekonomikoa, pertsonen bizitza erdigunean jartzeko eta egun gizartean, osasunean eta kliman dugun egoerari premiaz erantzuteko. Horretarako, beharrezkoa da egungo politika sozial eta ekonomikoei beste norabide bat ematea eta garapen jasangarriko ereduetarantz jotzea. Horrek esan nahi du herritar guztien ongizatea sustatuko duten neurriak lehenetsi behar direla politikan eta aurrekontuetan: hau da, hezkuntza, osasuna, enplegua, etxebizitza, gizarte zerbitzuak, gizarteratzea, etab. Era berean, ingurumenaren kontserbazioa eta sustapena lehenetsi behar dira, beste edozer gauzaren gainetik.
Izan ere, ez dago gizartea eraldatzerik egungo krisiak eragin dituen pentsamolde eta gizarte eredua aldatu gabe, ezta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH)2 lortzerik ere. Ekonomia Solidarioa gizartea eraldatzeko eredu bat da, bizitzaren erreprodukzioaren zerbitzuan dago, eta prozesu demokratikoak, parte-hartzaileak eta inklusiboak ditu oinarri, garapen baztertzailea eta jasanezina atzean uzteko.
Adierazle berriak behar ditugu lurraldeetako garapen eta ongizate maila bere osoan aztertu ahal izateko, begirada ekonomian, gizartean, politikan, etikan, etnietan, ingurumenean eta kulturan pausatuta, eta justizia eta norbanakoen zein guztion askatasunak sustatuta.
Jasangarritasuna: eskura ditugun baliabide fisiko, natural eta sozialen mugen barnean bizitzeko prozesua da, gizakiak murgildurik dauden sistema biziek betirako iraun dezaten3, baliabide horiek berberak etorkizuneko belaunaldiendako ere eskura egon daitezen.
1Carta de Principios de la Economía Solidaria: https://www.economiasolidaria.org/carta-de-principios
2Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Mugimendua Rio+20
3(Fallas, G., Chacon, M., & Castro, J. 2010.)
GJH 1- Porebeziari amaiera eman mundu osoan eta forma guztietan
Ekonomia Solidarioak ez du pobrezia berez desagerrarazten, baina egitura komunitarioak sendotzen ditu, erresilienteak eta integratzaileak izan daitezen; halaber, aukera handiagoa eskaintzen du enpleguan sartzeko (laneratu eta gizarteratzeko enpresak) eta enplegu…
2. GJH – Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea
Ekonomia Solidarioak agroekologiako printzipioak eta jarduerak sustatzen ditu esplizituki, hau da, dela Bidezko Merkataritza, dela lurrak berreskuratzea, betiere biodibertsitatea errespetatu eta sustatzeko printzipioekin bat, berezko landa-inguruneen suspertzearen garrantzia azpimarratuta. Nekazari…
3. GJH – Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Kontu handiz begiratu behar da beti Estatuak osasun arreta emateari dagokion arduran izan daitekeen murrizketa oro eta, gainera, Ekonomia Solidarioaren ekimenak ez dira hauteman behar estatuko osasun zerbitzuaren ordezko gisa.…
4. GJH – Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Funtsezkoa da hezkuntza-metodologiak garatzea esparru formalean nahiz ez-formalean, aldaketa eko-sozialera bideratuak, betiere parte-hartzean, elkarlanean eta proiektu kooperatiboen garapenean oinarrituak. Berriz ere, erakunde publikoen inplikazioa funtsezkoa da.
5. GJH – Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neska guztiak ahalduntzea.
Ekonomia Solidarioak bere egiten ditu Ekonomia Feministaren oinarriak, ekitate sozialarekin duen konpromisoaren bidez. Ekonomiaren xede sozial nagusiak bizitza sostengatu eta ugaltzea izan behar baitu ingurunearekin harmonian. Izan ere, bizitzaren zainketa…
6. GJH – Uraren eskuragarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.
Bai klima-aldaketa, bai natur ondasunen nahiz biodibertsitatearen agortzea gizakiak egun dituen erronkarik handienetakoak dira. Premiazkoa da tokikotik gizarte osoarentzako trantsizio bidezko eta demokratiko baterantz jotzea eta, era berean, premiazkoa da…
7. GJH – Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat
Nahitaezkoa dugu trantsizio energetikoa egitea, baina horrek hainbat oinarri izan behar ditu, hala nola aurrezpena eta eraginkortasuna, eskariaren kudeaketa, autokontsumoa, tokiko banaketa-sareak, eta sorkuntza garbia, hurbila, berriztagarria eta demokratikoa. Era…
8. GJH – Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, osoko enplegu produktiboa eta lan duina sustatzea.
Ekonomia sortu eta sustatu behar da, ingurumena kaltetu gabe. Horra garapen ekonomiko jasangarriaren erronka; beraz, horra ere kalitatezko lana sortzearen erronka. Azterlan askok lotzen dute BPGa bai estraktibismoarekin bai produktibismoarekin.…
9. GJH – Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusibo eta jasangarria bultzatzea eta berrikuntza sustatzea
Egungo hazkunde ekonomikoa ez da jasangarria, ezta eraginkorra ere. Ekonomia Solidarioan diharduten entitate sozialak eta enpresak bereziki erresilienteak dira krisi garaian, eta berritzaileak dira berez, eta printzipio jakin batzuei jarraikiz…
10. GJH – Herrialde bakoitzaren barneko eta herrialdeen arteko desberdintasunak murriztea
Ekonomia Solidarioa alternatiba bideragarri eta jasangarria da norbanakoen eta jende guztiaren beharrak asetzeko; xede horrekin proposatzen da. Gainera, gizartea eraldatzeko tresna sendo bat izan nahi du, egungo sisteman gertatzen diren…
11. GJH – Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea
Lurraldean itxuratzen diren ekimen ekonomiko eta sozialetatik abiatuta pentsatu behar dira egungo erronkak. Ekonomia Solidarioaren ekimenak tokiko ekonomian sustraiturik daudenez, ESk eginkizun garrantzitsua bete dezake tokiko garapena inklusiboa eta jasangarria…
12. GJH – Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea
Hiru helburu orokor eta ezinbesteko baldintza dira garapen jasangarrirako, eta horietako bat kontsumo eta ekoizpen jarraibide jasangarriak sustatzea da. Horrela, kontsumoa eta ekoizpena jasangarriak izanen badira, baliabideen erabilera eraginkorra sustatu…
13. GJH – Premiazko neurriak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko.
2015eko abenduan, Parisen, mundu mailako akordio bat egin zen. Berotegi-efektuko gas isuriak (BEI) murrizteko behar ziren neurriak hartze aldera, zertarako eta planetako batez besteko tenperatura 2ºC baino gehiago ez igotzeko.…
14 eta 15. GJH – Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrian erabiltzea, garapen jasangarriari begira. Lurreko ekosistemak babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabil daitezela sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa gelditzea eta lehengoratzea, eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
ESn dihardugunok uste dugu gure jarduera produktibo eta ekonomiko guztiak naturarekin duela lotura; hori dela-eta dihardugu harekin bat eginik eta naturaren eskubideak aitortzea dugu abiaburu. Gure iritziz, Naturarekin dugun harreman…
16. GJH – Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta euren jarduerak eta kontuak azaltzen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
ESk konpromiso irmo eta etengabea erakutsi du aspaldi handitik garapen jasangarriko helburuekin, hau da, NBE osatzen duten herrialdeek 2015ean lehentasunezko helburutzat hartu baino lehen. Urte hartan, Agenda 20-30 sortu zen,…
17. GJH – Garapen Jasangarrirako Mundu Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko tresnak sendotzea
Finantza arloko pentsamendu neoliberalak ia xede bakarra duela esan daiteke: ahalik eta denborarik laburrenean kapitalaren etekina ugaritzea. Horregatik, finantza-sistema hori suntsikorra eta estraktiboa da eta, horren ondorioz, gizartea egiturazko krisi…